45 bikotek parte hartu zuten Beran Santa Barbarako V. Igoeran

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 9a

Partehartze handia izan da aurten ere Santa Barbarako Igoeran. Rosa Errandonea

Bertze zenbait ekitaldi egin ziren Berako Mendiaren Egunean, Loro, Zubi eta Xabier Saralegi gogoratzeko

Urtarrilaren 7an ospatu zen urtero bezala, Loro, Zubi eta Xabierren omenez egiten den Santa Barbarara Igoera. Bosgarren edizio honetan, 45 bikote aritu ziren lasterkako kronoigoeran eta jende ugari ere oinezko ibilaldian.

Urtarrilaren 7an ospatu zen urtero bezala, Loro, Zubi eta Xabierren omenez egiten den Santa Barbarara Igoera. Bosgarren edizio honetan, 45 bikote aritu ziren lasterkako kronoigoeran eta jende ugari ere oinezko ibilaldian.

6 kilometro exkaxeko zeharkaldia, kiroldegian hasi eta Santa Barbara kaxkotik pasatuz berriz ere kiroldegian bukatu zen. Iaz bezala, Manttaleko emakumeen taldeko bikote dexente osatu ziren eta gaztetxoen eskolako bertze batzuk ere, probari kutsu herrikoia eman ziotenak. Ttikienak herritik mugitu gabe aritu ziren korrika, kiroldegi inguruan. Guttienekoa sailkapenak izan ziren, urtea kirola eginez hasteaz gain, Loro Pikabea, Xabi Zubieta eta Xabier Saralegi gogoratzea baitzen probaren helburu nagusia.

Proba amaitzean, taloz eta bertako hainbat produktuez egindako merendu paregabe bat eman zen Rikardo Baroja eskolan eta hainbat zozketa ere izan zen.

Mendiaren Eguna bukatzeko, solasaldia eskaini zuen Javier Yanci Irigoien IVEFeko katedradun lesakarrak, “Deporte competición versus salud: ¿Incompatibles?” izenburupean. Beraz, konpetizio kirola eta osasuna ongi uztartzen ote diren edo bateraezinak diren azaldu zuen Javier Yancik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun