Osasun zerbitzuen aferaz solasteko bilera egin dute Arkupeak elkarteko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 11a, 09:12

Bortzirietako eriak Gipuzkoatik Nafarroara bideratzeko inolako agindurik ez dagoela dio osasun kontseilariak

Arkupeak elkarteko Bortzirietako zenbait bazkide ere kexu agertuak ziren, orain arte eritzerakoan eta tratamenduak egiterakoan Gipuzkoan artatzen bazituzten ere, Iruñera bidaltzen hasiak zirela eta. Kasu horiek Osakidetzan ez ezik, erietxe pribatuetan ere gertatu direla ere aipatu dute, Donostiako Onkologikoan erraterako. Horregatik, Arkupeak elkarteak bilera eskatu zion Nafarroako Gobernuko osasun kontzeilariari eta urtarrilaren 10ean bildu ziren Beran.

Arkupeak elkarteko Bortzirietako zenbait bazkide ere kexu agertuak ziren, orain arte eritzerakoan eta tratamenduak egiterakoan Gipuzkoan artatzen bazituzten ere, Iruñera bidaltzen hasiak zirela eta. Kasu horiek Osakidetzan ez ezik, erietxe pribatuetan ere gertatu direla ere aipatu dute, Donostiako Onkologikoan erraterako. Horregatik, Arkupeak elkarteak bilera eskatu zion Nafarroako Gobernuko osasun kontzeilariari eta urtarrilaren 10ean bildu ziren Beran.

Marta Vera, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria eta Angel Sanz, Osasunbideako zuzendaria izan ziren Beran, Lagun Handiak elkarteko Esperanza Ustariz eta Maribi Erro eta Arkupeak elkarteko presidente Pedro Bañares, zuzendaritza batzordeko Jose Mari Irazoki eta Igantziko delegatua den Amador Txoperenarekin.

Arkupeak elkarteko ordezkariek izandako kasuak azaldu zituzten, baita Irun eta Donostia hurbilago gelditzen direla Iruña baino eta normalean adineko jendean bertze pertsona baten menpe egoten direla harat-honatak egiteko. Gainera, ingresoak gertatzen direnean, senide eta lagunek hagitzez kilometro gehiago egin behar izaten dituzte Iruñera joateko.

Nafarroako Gobernuko eta Osasunbideko ordezkariek Gipuzkoan artatuak ez izateko inolako agindurik ez dagoela jakinarazi zutenez, Arkupeak eta Lagun Handiak elkarteko ordezkariek herrialdeen arteko edo zentru medikoen arteko irizpideak bateratzea eskatu zuten.

Nafarroako Gobernuak ez dauka Gipuzkoako zentru pribatuekin kontzerturik eta horregatik, Onkologikoa bezalako zentroetan artatuak izateko Osasunbidearen baimena behar dute Nafarroako eriek. Baina bertze horrenbertze gertatzen omen da Nafarroako zentro pribatuekin ere. Alde horretatik, Bortzirietako eriak Gipuzkoako zentro pribatu nahiz publikoetan artatu ahal izateko Osakidetzarekin hitzarmena egitea egokia dela uste dute adineko elkarteetako ordezkariek.

Euskal Autonomia Elkarteko kontseilariak nahiz Osakidetzako gerenteak Bortzirietako eriak normaltasun osoz artatzeko agindua emana dutenez, hemendik aitzinera artatuak ez direnen izen-abizenen berri emateko eskatu zuten Nafarroako Gobernuko eta Osasunbideako ordezkariek, hauek ere horren berri emateko Euskal Autonomia Elkarteko osasun arduradunei.

Afera honetaz solasteko, Bortzirietako udal ordezkariekin ere biltzekoa da osasun kontseilaria urtarrilaren 12an. Gainera, muga egiten duten komunitateetako osasun jarduerei soluzioa eman ahal izateko ere biltzekoa da kontseilaria Espainiako Gobernuko eta bertze herrialdeetako ordezkariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun