Abenduaren 22ko udalbatzan, alderdi politiko guztien babesarekin, aho batez onartu zuen Berako Udalak Berako I. Mugikortasunerako Ekintza Plana. 2010eko uztailean mugikortasunerako diagnostikoa aurkeztu zenetik, herrian egindako partaidetza eta azterketa-prozesu oso baten emaitza da. Egindako lanaren ondorioz, dokumentu honen aurretik bertze dokumentu batzuk izan dira, hala nola Mugikortasun Diagnosia eta Mugikortasun Ituna. Horiek guztiak, Ekintza Plan hau bezala, herriko kirola, kultura, hezkuntza eta gizarte arloko hainbat eragilerekin landu da azkeneko hilabeteetan.

Aipatutako Berako Mugikortasun Itunean finkatutako printzipio eta helburuei jarraituz, parte hartzeko prozesuan zehar parte-hartzaileek proposatu dituzten neurriak edo ekintzak bildu dira dokumentu honetan. Errazak direlako, kostu ekonomiko eskasa dutelako edo garrantzitsuak eta urgenteak direlako, epe laburrean abian jar daitezkeen neurriak identifikatu eta azpimarratu nahi izan dira. Mugikortasunerako Ekintza Planaren helburu nagusia Berako mugikortasuna hobetzea da, horretarako oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emanez, autoentzat neurriak hartuz (abiadura, aparkalekua…) eta bide eta seinalizazioetan hobekuntzak proposatuz.
Ekintza Planak zortzi alor biltzen ditu. Lehendabizikoak oinezkoen mugikortasuna biltzen du, eta proposatzen dituen neurrien artean espaloiak hobetzeko premiak identifikatzea, oinezkoentzat dauden oztopoak gainditzea eta hauek babesteko neurriak hartzea proposatzen da.
Bigarren atalak bizikletarentzako neurriak biltzen ditu, tartean bizikletentzat aparkaleku estaliak paratzea edo Bidasoa eta Eztegara karrikek bat egiten duten tokian biribilgune bat paratzea aztertzea.
Hirugarren atalak garraio kolektiboa biltzen du, lehentasuna emanez Bortzirietako herrien arteko autobus zerbitzu kolektiboari, eta Iruñea, Irun eta Donostiarekin dauden autobus zerbitzuei.
Laugarren eta bosgarren atalek autoa dute hizpide. Autoen abiadura murrizteko neurriak biltzen dira, bereziki berlindar edo gaineko pasabideen bidez. Aparkalekuei dagokionean, Altzateko plazan txandakako aparkalekua ezartzea proposatzen da, doako parkimetroen bidez; aparkaleku disuasorioak sortzea; espaloietan aparkatzeko debekua ezartzea; edota ibilgailu astunek herrigunean aparkatzeko debekua paratzea.
Seigarren atalean zamalanetarako guneak sortze aurreikusten da, eta trafiko astuna mugatzeko eskaria egitea Nafarroako Gobernuari. Zazpigarrenean, berriz, bide segurtasuna handitzea biltzen du, horretarako herrigunean abiadura 30 eta 50 km/ordura mugatuz.
Azkeneko alorrak ituna beraren berri ematea, sentsibilizazio eta komunikazio lana egitea biltzen du.