68 neska-mutikok parte hartu dute Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan

Aitor AROTZENA 2011ko abenduaren 30a

Lehiaketako partehartzaileetako batzuk, sariak jaso ondotik. Aitor Arotzena

Abenduaren 29an egin zen sari banaketa Beti Gazte elkartearen egoitzan

Irain eskolako, Tantirumairu ikastolako eta Toki-Ona Institutuko 68 neska-mutikok parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2011ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten eta abenduaren 29an egin zen sari banaketa elkartearen egoitzan. Saridunek, material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak, errotuladoreak, USB lapitzak eta koaderno bana izan zuten, baina parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako ikasleak biltzen dituen A mailan, lehen saria Oihana Arruti Terrerosentzat izan zen; bigarren sarirako berdinduak gelditu ziren Iraia Etxarte Telletxea eta Jon Ander Ruiz Sarasola eta laugarren saria Josu Zubieta Eneterreagak eskuratu zuen.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. Mailako ikasleak biltzen dituen B mailan, lehen saria Ane Telletxea Oiarzabalek eskuratu zuen; bigarren postuan berdinduak gelditu ziren Medhanit Igarzabal Elizalde eta Manex Ramos Zumalde; laugarren saria Olaia Iantzi Etxarterentzat izan zen eta bosgarrena Enaitz Arozena Fresnedarentzat.

Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehen eta bigarren mailako gaztetxoak biltzen dituen C mailan, azkenik, lehen postuan berdinduak gelditu ziren Maria Telletxea Oiarzabal, Ainara Otxoteko Larrarte eta Aitziber Irazoki Bengoetxea. Hauek izan ziren, gainera, maila guzietan galdera gehien ongi erantzun zutenak eta sari berezia ere izan zuten, motxila bana. Laugarren saria Paulo Ramos Zumalderentzat izan zen eta bosgarrena Iker Iriarte Altzugarairentzat.

Beti Gazte elkartetik jakinarazi zutenez, partehartzaileen maila hagitz altua izan da eta lehiaketa borrokatua, puntuazio-berdinketez gain, diferentziak ttiki-ttikiak izan baitira. Beti Gazte elkartearen asmoa hurrengo urteetan ere lehiaketarekin segitzea da, “gure herria ezagutzeak, kultur aberastasunaz aparte, gure herriarendako maitasuna daramalako”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun