30 taldek parte hartu zuten Lesakako Olentzero eta jaiotzen lehiaketan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 29a

Ziharka taldeak irabazi zuen lehiaketa eta hobekien kantatzen duenari emandako saria. Aitor Arotzena

Olentzero lehiaketa Ziharka taldeak irabazi zuen, baina Olentzero onenari emandako Esparza Saria Añarrak taldearentzat izan zen

30 taldek parte hartu zuten abenduaren 24ean Lesakan egin zen jaiotza eta olentzero lehiaketan. Horietatik 7, neskenak, jaiotzen lehiaketan atera ziren eta gainerako 23ak, gehienak mixtoak, Olentzero lehiaketan.

30 taldek parte hartu zuten abenduaren 24ean Lesakan egin zen jaiotza eta olentzero lehiaketan. Horietatik 7, neskenak, jaiotzen lehiaketan atera ziren eta gainerako 23ak, gehienak mixtoak, Olentzero lehiaketan.

Aurtengoan, berrikuntza gisara, Olentzeroak plazatik kanpo paratu ziren eta horrek ikusgarriagoa egin zuen lehiaketa. Gainera, plazarako sarbidea autoentzat itxia zegoen eta jendeak lasai ederrean ikusi ahal izan zituen olentzero eta jaiotzak, taldeek bizkarrean hartu eta plazara atera baino lehen.

Jaiotza lehiaketan, 10 urte arteko kategorian atera ziren bi taldeen artean Irain 2. Mailak lortu zuen lehen saria eta 11 urtetik goitiko bortz taldeen artean, Bianditz taldeak. Hobekien kantatu zuenari Komertzianteen Elkarteak emandako saria Kostata taldearentzat izan zen.

Olentzero lehiaketan, kategoria nagusian hiru olentzero plazaratu ziren eta azken urteetako talde berak irabazi zuen, Ziharka taldeak: Agoitz Altzugarai, Jon Alberro, Pablo Taberna, Ander Maia, Xabi Fagoaga, Peio Etxabide, Egoitz Telletxea, Xabi Maritxalar Errandonea, Xabi Maritxalar Etxabide, Lander Arriola, Ibai Bereau, Ladix Caballero, Oier Iantzi, Jon Otxoteko, Ibai Alcalde, Iñigo Altzugarai, Jon Iribarren, Jon Olaizola, Mattin Gonzalez, Manex Landa, Ladix Satrustegi eta Gaizka Gallardonek osatutakoak. Gainera, hobekien kantatu zuenari Komertzianteen Elkarteak emandako saria ere beraientzat izan zen.

Olentzero onenari emandako Esparza saria, aldiz, Añarra taldeak eskuratu zuen, Julen Suarez, Mikel Sanchez, Jabier Maia, Xabier Arriola, Joseba Seisdedos, Gorka Sanjurjo, Ibon Txoperena, Iñaki San Sebastian, Jokin Bengoetxea, Jon Pikabea, Mikel Leiza, Xabi Etxenike, Mikel Telletxea, Jon Olaizola, Julen Alkain, Aitor Altzugarai eta Beñat Lopezek osatua.

11 eta 15 urte arteko kategorian zazpi taldea atera ziren eta Errekakuk taldeak irabazi zuen. 10 urte arteko kategorian, azkenik, 13 talde aurkeztu ziren eta Usategiak taldeak irabazi zuen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun