Beratik Goizuetara ibilaldia antolatu du Agerra Mendi Taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 29a

Agerra Mendi Taldea hogei urte daramazki Beratik Goizuetarako ibilaldia antolatzen. Argazkian, mendizaleak iazko ibilbidean. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 15ean eginen da, baina izen ematea urtarrilaren 11rako egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak, azken hogei urteotan egin duen bezala, Bera eta Goizueta arteko mendi ibilaldia antolatu du urtarrilaren 15erako, igandearekin.

Berako Agerra mendi taldeak, azken hogei urteotan egin duen bezala, Bera eta Goizueta arteko mendi ibilaldia antolatu du urtarrilaren 15erako, igandearekin.

Beti bezala, Goizuetara ailegatzeko hiru aukera eskaintzen ditu. Agerra mendi taldetik oinez joan nahi dutenak goizeko 07:00etan abiatuko dira. Aginatik joatekotan, autobusa 08:15ean abiatuko da elkartetik eta Agiñan elkartuko dira oinez abiatutakoekin eta oinez ezin dutenentzat, 11:00etan abiatuko da autobusa Goizuetaraino.

Izen ematea urtarrilaren 11 baino lehen egin behar da Agerra mendi elkartean edo 948 630362 telefonora deituz gauez. Mendi ibilaldiaz gain, bazkaria eta kanta-dantza saioa ere izanen dira Goizuetako Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun