Lesakako Zerbitzuen Elkarteak bere bezeroak saritzeko Eguberrietako zozketa egin du. Honela, azaroaren 18tik abenduaren 16ra elkarteko komertzio eta zerbitzuetan erosketak egiten zituztenei zozketan parte hartzeko txartelak banatu zizkien eta abenduaren 16an berean, egin zen oparien zozketa Kattu Ostatuan.
Honela, 2 pertsonentzako asteburu bat Errioxan Maribi Gaztelumendiri suertatu zaio; Atxaspi hoteleah gau bat, gosaria eta spa, Edurne Apeztegiari; Urdin masaje tratamendua Jeff Lopes Do Santos-i; Goizalde janaridendako Eguberrietako janari-lotea Karmen Olaetxeari; edertasunerako produktuen kit-a Maria Jesus Sarrateari; Haizea kafetegiko Eguberrietako pastelen lotea Maite Elizondori eta Intzuri Optikan 100 euroko balea Pantxito Telletxeari.