Lesakako Musika Eskolak abenduaren 21ean, asteazken arratsaldeko 18:00etan eskainiko du Eguberrietako kontzertua 18:00etatik aitzinera, Udaletxeko Pleno aretoan. Musika Eskolak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin.
Abenduaren 22an, ortzegun goizeko 11:30ean hasita, Eguberrietako jaialdia antolatu dute Irain eskolako ikasle eta irakasleek. Eskolako gimnasioan eginen da jaialdia.
Abenduaren 23an, ortziral arratsaldeko 19:00etan hasita, Santa Zezilia Batzordeak Eguberrietako kontzertua antolatu du, Lesakako musika taldeen eta Udalaren laguntzaz. Ordu horretan plazatik abiatuta kalejira eginen dute musika taldeek bakoitzak bere aldetik eta behin herrian barna itzulia egin ondotik, berriz ere talde guziak plazan bildu eta bertan eginen dute emanaldia.