Olentzero eta jaiotzen lehiaketa eginen da larunbatean Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 21a

Olentzeroaz gain, partehartzaileen janzkera eta abestia puntuatuko dira. Artxiboko argazkia

Aurten, lehen aldiz, aitzinetik izen eman beharko dute taldeek

Larunbat honetan, abenduak 24, Lesakak urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko du plazan. Aspaldiko ohitura izanagatik, aurtengoan zenbait aldaketa eginen dira.

Larunbat honetan, abenduak 24, Lesakak urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko du plazan. Aspaldiko ohitura izanagatik, aurtengoan zenbait aldaketa eginen dira.

Lehiaketan parte hartzeko, lehen aldiz, aitzinetik izena eman beharko da Udal Turismo Bulegoan, Beheko Plaza 5ean. Abenduaren 20 eta 21ean, 09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era eta abenduaren 22 eta 23an, 09:30etik 15:00etara apuntatzen ahal da eta izen ematerakoan, lehiaketako irizpideak banatuko dira. Aurten, plazatik kanpo utziko dira olentzeroak eta hauek bizkar gainean dituztela sartu beharko dute partehartzaileek plazara kantatzera. Honek, plaza inguruko trafikoan ere eraginen du, autoendako itxia egonen baita plazarako sarbidea.

Urtero bezala, Olentzero lehiaketako partaideak hiru mailatan banatuko dira: 10 urte arteko haurrak; 11 e ta 15 urte artekoak eta 16 urtetik goitikoak. Sariketara joan behar duten taldeak guttienez 6 pertsonakoak izanen dira eta bi abesti kantatuko ditu: bata, nahitanahiez “Olentzero buru haundia” eta bigarrena talde bakoitzak nahi duena. Talde bakoitzari, Olentero, janzkera eta abestia, bat banaka puntuatuko zaio, eta puntuazio orokorra hiruren batuketa izanen da. 11-15 urte arteko taldeetan gaztetxoek beraiek egindako lana baloratuko da. Lehiaketa eta ondorengo sari banaketa plazan izanen da eta 11:30erako Olentzeroak eta Jaiotzak bertan egon beharko dute. Kategoria bakoitzean banatuko diren sarietaz gain, olentzero hoberenari Esparza Saria emanen zaio, eta hobekien abesten duen Olentzero eta Jaiotzarentzat ere, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak eskainitako sariak izanen dira.

Ilunabarrean Olentzero irabazlea kalejiran ibiliko da Musika bandaren laguntzarekin.

Lesakako Udaletik Olentzero ez xehetzea aholkatu dute, honek haurrengan duen eraginagatik. Bertzalde, Olentzeroak xehetuz gero, biltzeak suposatzen duen kostua xehetu duen taldearen gain joanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun