Piano entzunaldia eta Eguberrietako kontzertua iragarri ditu Berako Musika Eskolak

TTIPI TTAPA 2011ko abe. 20a, 08:55

Eguberrietako kontzertua asteazken arratsaldean eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Entzunaldia abenduaren 20an izanen da Musika Eskolan eta kontzertua 21ean Kultur Etxean

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak piano entzunaldia eta Eguberrietako kontzertua iragarri ditu abenduaren 20 eta 21era, astearte eta asteazkenerako.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak piano entzunaldia eta Eguberrietako kontzertua iragarri ditu abenduaren 20 eta 21era, astearte eta asteazkenerako.

Astearte arratsaldeko 17:30ean piano antzunaldia hasiko da Musika Eskolan. Mendi Zubietak “Din dan don” herrikoia eskainiko du; Maria Gomezek Churchille-en “Los tres cerditos”; Terexa Alduntzin eta Oihan Alfarok Watermann-en “London” eta Bastian-en “The fairyh tale waltz”; Natalia de Diosek eta Mari Jose Bergara irakasleak Deuts-en “Fuchs, du hast die gans gestohlen”; Bixi Gorostidik “Zazpi jauzi” herrikoia; Nahikari Loiartek, Joxelu Loiarte saxofoiarekin lagun duela, Frank Humbert-en “Le charmeur des serpents” eta “Alligator”; Ainhoa Telletxeak eta Mari Jose Bergarak Emons-en “Swans and ducks docks” eta “Folk song”; Amaia Zelaietak “Gingle Bells” herrikoia; Leire Ruiz eta Maialen Ruizek Beyer-en “Allegretto”, Erramun Martikorenaren “Xalbadorren heriotza” eta Bastien-en “Mexican clap hands dance”; Ainara Ibarbourek eta Mari Jose Bergarak “Bonds successifs” eta Russian Lullabyren “Cradle song”; Jone Leiza eta Gemma Leizak Czernyren “Broken chords studies”, Beethovenen “Sonatina Sol M” eta Watermanen “Waltz”; Carmen Moreno eta Zuhatz Larrondok Maria Vaccaren “Nocturno” eta Alan Menken-en “Pocahontas”; Zuhatz Larrondok, bakarka, “Diabelliren “Scherzo”; Maialen Ruizek, txistuarekin Ibon Irastorza, Oier Larretxea eta Asier Oses lagun dituela, J. Hayan-en “Arietta” (allegretto) eta Sabin Bikandi Belandiaren “Lasa” (kontrapasa); Amaia Abuin eta Mari Jose Bergarak “Mazurka”; Idoia Martinezek Beethovenen “Claro de luna”; Katixa Etxegarai eta Nahia Teiletxeak Mozart-en “Ariette”, Czernyren “Estudio” eta Watermann-en “The two folksingers” eta entzunaldia bukatzeko, Irene Martinezek, Chopinen “Tristesse” eta John Lennon-en “Imagine” joko ditu.

 

Eguberrietako kontzertua asteazkenean

Abenduaren 21ean, asteazken arratsaldeko 17:30ean hasita, Kultur Etxean eskainiko du Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua.

Hasteko, 5-6 urteko ikasleek, hastapen mailakoek, Musika Hezkuntzako lehenengo mailakoek eta Kulturako lehenengo mailakoek “Gabonak iritsi dira”, Bruno Marsen adaptazioa joko dute; Zuhatz Larrondo eta Carmen Morenon, pianoarekin Alan Menkenen “Pocahontas” joko dute; bibolin taldeak The Corrs taldearen “Silver Strand”; Ibon Irastorza lehenengo txistuak, Oier Larretxea bigarren txistuak, Asier Oses silboteak eta Maialen Ruizek pianoan, Jagoba Astiazaranen moldaketa duen Sabin Bikandiren “Lasa” (kontrapasa) joko dute; kitarra taldeak “Tarantela” italiar herrikoia; abesbatza eta pianoak Eva Ugalderen “Dizdira zeruan”; triki talde txikiak eta helduen pandero taldeak, pianoan Zuhatz Larrondo lagun dutela, Eva Ugalderen “Dizdizka zeruan”; triki taldeak, Mari Jose Bergara pianoan eta Igor Telletxea marimbarekin lagun dutela, “Mendi aldetik datoz” Xanti Espinaren Gabon kanta; triki taldeak, teklatuan Carmen Moreno eta marimbarekin Igor Telletxea dutela, M.M. Azpiazuren “Gau erdian soinua”; triki talde handiak, Oihana Amoros eta Ane Bereau panderojoleekin Ines Osinagaren “Nahi bai, baina”; talde instrumentalak Leonard Cohen-en “Hallelujah” eta bukatzeko, Musika Eskolako ikasle guztiek “Edurra teilatuan” herrikoia joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun