Bortzirietako ipuin lehiaketako sariak banatu ziren abenduaren 16an, ortziral arratsaldean, Berako liburutegian.
Lehen Hezkuntzako 3. Eta 4. Mailako ikasleak biltzen dituen A mailan, lehen saria Berako Labiaga Ikastolako Jone Goia Errandonearen “Baratzeko koloreak” ipuinarendako izan da, bigarren saria, Berako Ricardo Baroja eskolako Lorena Perez Cuevaren “Abezedarioa eta hiztegia” ipuinarentzat eta hirugarren saria, Labiaga ikastolako Maiane Sanchez Peruarenaren “Bizitzaren tximeleta” idazlanarentzat.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak hartzen dituen B mailan, lehen saria Labiaga ikastolako Eneritz Goia Errandonearen “Espazioko pilotaren katarroa” ipuinak irabazi du; bigarren saria, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Mikel Iturria Altzugurenen “Andre zuhurra” ipuinak eta hirugarren saria, Ricardo Baroja eskolako Onintza Zapiain Abuinen “Amazonaseko abentura bitxia” ipuinak.
DBHko 1. Eta 2. Mailako ikasleek bideratutako C mailan, lehen saria Arantzako herri eskolako Oihana Etxeberria Burladaren “Ganbara” ipuinak eskuratu du; bigarren saria ere Arantzara joan da, Judith Etxeberria Telletxearen “Zure errua da” ipuinarentzat eta hirugarrena, Labiaga ikastolako Maite Altzuguren Ramosen “Manexen abentura” ipuinarentzat.
Sari banaketa ekitaldi dibertigarria Izaskun Mujika aktoresak aurkeztu zuen.