Bortzirietako Egin dezagun Bidea ekimenak “lan tresna berri” honen aurkezpena egin du abenduaren 17an, larunbat eguerdian Lesakan. Talde berriaren erranetan, “garai berriak heldu dira, baina oraindik Euskal Preso Politikoei salbuespenez ezartzen zaien kartzela politika, errepresio eta erabilpen irizpideen arabera antolaturik dago”.
Horren adierazgarri dira, Egin Dezagun Bidea ekimenaren ustez, “20 urtetik gora dirauen sakabanaketa politika, bai eta azken hamarkadan gogortu diren muturreko neurriak ere”.
Neurri hauen artean aipatu zituzten “kondena osoa beterik edo gaixotasun larria izanik preso mantentzea, askatasun kondizionala desagertzea eta behin behineko askatasuna apenas aplikatzea, isolamendua, baita presoen aurkako xantaia etengabea, bakartzea, urruntzeak, leku-aldatze erabat arbitrarioak, erasoak, jipoiak…”.
Euskal presoei politika berezia eta ezberdindua aplikatzen zaiola gogoratu ondotik, desberdintze honen oinarriank “euskal presoen jatorri politikoa eta izaera kolektiboa” dagoela dio Egin Dezagun Bidea Ekimenak.
Modu berean, kartzela politika errotik aldatu eta konponbide klabeetara igaro behar da eta horregatik, ekimenak zera aldarrikatzen du:” Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira; kondenaren hiru laurdenak bete dituzten presoak kalera, Iñaki kalera; bizi arteko doktrina indargabetu; gaixotasun larrian dituzten presoak kalera eta isolamendu eta bakartzearekin amaitu”.
Orain hasten den bide a“luzea izanen dena seguruena, baina lehenbailehen presoak etxeratzen hasteko eta guztiak erabat aske izatera ailegatzeraino etenik izanen ez duena” eta hor kokatzen da Bortzirietako Egin dezagun bidea. Bortzirietako instituzio, gizarte eragile, elkarte eta banakakoei auzolanean aritzeko gonbidapena ere luzatu du eta lehenbiziko aukera urtarrilaren 7an Bilbon eginen den herri mobiliziazio orokorra da, ”euskal preso eta iheslariak etxera ekartzeko, denon artean lortuko baitugu”.