46 bikote gaztetxok parte hartu dute Bortzirietako XI. pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Txapelketan parte hartu duten pilotari gehienek elkarrekin atera zuten argazkia. Aitor Arotzena

Bederatzi kategoriatan aritu dira pilotariak lehian

Bukatu da Bortzirietako eskuz binakako hamaikaga­rren pilota txapelketa. Guztira 46 bikote aritu dira bederatzi kategoriatan banatuta eta horietako ba­tzuk izan zuten azaroaren 19an Lesakan jokatu ziren finaletan aritzeko aukera.

 

Finalak

Aurrebenjaminen mai­lan, Berako Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolak 18-7 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Llucia eta Andoni Telle­txeari.

Benjaminen B mailan, Lesakako Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier­ Larralde, 18-3 nagusitu­ ziren Etxalarko Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuaren kontra.

Benjaminen A mailan, Baztango Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxe­berek 18-14 irabazi zieten Gure Txokoako Josetxo Sesé eta Asier Te­lletxeari.

Alebinen B kategorian, Gure Txokoako Xan Onga­reti urruña­rrak eta Arkupeko Jon Leiza 18-8ko emaitzarekin nagusitu ziren Gure Txokoako Oier Larre­txea eta Xiker Lizardiren kontra.

Alebinen A mailan, Igantziko Biltokiko Enaitz­ Telletxea eta Arkupeko Aimar Otxotekok 18-7 irabazi zieten Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterori.

Infantilen B mailan, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 18-8 irabazi zieten Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oihan Lopezi.

Infantilen A mailan, Txarutako Iker Espelosin sunbildarrak eta Enaitz Anso oiztarrak 18-11ko emaitzarekin irabazi zuten, Biltokiko Oihan Canabal igantzia­rraren eta Bingen Anduaga Lizarrakoaren aurka.

Kadeteen B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18-14ko markagailuarekin irabazi zieten Ronan Mendy eta Ma­ttin Garbisu taldekideei.

Kadeteen A mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez nagusitu ziren, 18-15 irabazi baitzieten Arkupeko Jon Olaizola eta Xabi Azpiroz pilotariei.

Behin finalak jokatu ondotik, oroigarriak eman zitzaizkien partehartzaile guztiei eta kopak eta txapelak finalistei eta txapeldunei. Sari banaketan, Bortziriak pilota elkarteko, Arkupe pilotazale elkarteko eta Marisol Taberna Berako alkatea eta Jose Emilio del Rio Lesakako udal zinegotziarekin batera, pilota txapelketa honetan lagundu duen Arcelor Mittal lantegiko ordez­kariak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun