Bideo lehiaketako sariak banatu ditu Bidelagun Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Ikasle sarituak Bidelagun elkarteko Isidro Herguedas, Elkarrizaneko Alfonso Obeso, Bor­tzi­rie­ta­ko Gizarte Zerbitzuetako Jokin Apezetxea eta Jorge Diaz Arcelor Mittaleko geren­tearekin. Alicia Del C

Hamar lan aurkeztu dira

Bidelagun elkarteak boluntariotza eta solida­ritatearen inguruan Ber­tzearen larruan jarri bideo lehiaketa antolatu zuen eta aurkeztutako hamar lanen emanaldia eta sari­ banaketa azaroa­ren 30­ean egin zen Beran.

400 euroko lehen saria Lekarozko Wellongivenido bideoak eskuratu­ zuen, Ana Antxorena, Enzo Betancourt, Darwin Cuenca, Sara El Ouarda­ni , Flavio Gonçal­vez, Tatiana Naula, Christian Orellana eta Victor Soulek egina: «gidoi zoraga­rria­ga­tik, bideo landuaga­tik, harrera, solidaritatea eta mezu posi­tiboa­ga­tik eta jende aunitz inplikatu duelakoz».

300 euroko biga­rren saria Superlagun la­naren­tzat izan zen, Bera­ko Toki Ona ins­ti­tutuko Igone Salinas, Je­nnifer Zelaieta, Ismael­ Perez, Jon San­tamaria, Idoia Bertiz eta Ainhoa Altzugurenek egina: «sormenagatik, umore eta solidaritate mezua uzta­r­tzea­gatik eta talde lana nabaria delakoz».

200 euroko hiruga­rren saria bi lanen artean banatu zen. Batetik, Lesakako Olaia Otxoteko, Idoia Irazoki eta Johanna Ramirezek egindako ¿Y si fueras tú la diferente? lanari, errea­li­zazio lanagatik eta arra­zakeriaren gaia uki­tzea­gatik. Eta bertzetik, Leka­rozko Amaia Loiarte, Jone Uriarte, Uxoa Bertiz, Jokin Maia, Jon Zubieta­, Mikel Sagaseta eta Ander Iraolak egindako Eskolako Itzala bideoari, «bullyng gaia errea­lismo eta gordintasunez tratatatzeagatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun