Ikastaroa eskolan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Emozio hezkuntza familian izenburupean ikas­taro bat hasiko da il­bel­tzean, Jon Berastegi psi­kologoaren eskutik. 20 orduko ikastaroa izanen da eta Bortzirietako familia guztiei irekia dagoena. Ilbeltzaren 18an hasi eta martxoaren 21era bitarteko asteazkenetan izanen dira saioak­, 17:45­etik 19:45 era. Edozein moduz, bi talde sortuko balira, eguna or­tze­guna izanen litzateke, ilbeltzaren 19tik mar­txoaren 22ra bitartean. Orduak, be­rriz, 16:00­etatik 18:00etara lehenbiziko taldea eta 18:10­etik 20:10era biga­rrena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskolara deitu (948 637829) edo Guraso Elkartekoekin solastu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun