Jubilatuen mus eta partxis txapelketak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Biltoki elkarteko mus eta partxis txapelketei lekukoa utziz, azaroaren 26an eta 27an bukatu ziren Baratzondo jubilatuen elkarteko mus eta partxis txapelketak.

Guztira bederatzi bikotek parte hartu zuten partxis txapelketan eta hamarrek mus txapelketan. Eta txapelketa bakoitzean lau bikotek jaso dute saria.

Partxisean txapeldunak Amalia eta Teresita izan dira; azpitxapeldunak Carmen eta Teresa, hirugarrenak Eustakio eta Ana Mari eta lauga­rre­nak Gerardo eta Urbistondo. Musean, berriz, Ur­txe­gi eta Dorronsoro izan dira txapeldunak; bigarren Gerardo eta Urbistondo gelditu dira; hirugarren Bitoriano eta Josetxo eta laugarren Simeon eta Juan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun