Eguberriak gainean ditugu, eta Olentzeroren bisita hartzeko prestaketak egiten hasiak dira herritarrak. Ohi bezala, abenduaren 24an ospatuko da Olentzero eguna.
Egun horretan, 16:00etan egin da hitzordua frontoian eta Olentzero bizkar gainean hartu eta kalejira eginen da herrian barna. Gero, berendua eginen da Biltoki Ttikiko atean eta frontoira bueltatu ondotik, 18:30 aldera, Olentzero lehiaketa eginen da. Talde bakoitzak bere Olentzerorekin atera eta bi abesti kantatu beharko ditu eta hobekien egiten dutenei sariak emanen zaizkie. Lau sari banatuko dira, baina horrez gain, partehartzaile guztientzat ere izanen da zerbait.
Olentzero eskolan
Herrira eginen duen bisitaren aitzinetik, eskolatik pasako da Olentzero abenduaren 22an. Ikasleen gutunak biltzera etorriko da, eta nork daki, beharbada opariren bat uztera ere bai. Eskolako neska-mutiko eta irakasleek abestuz eginen diote ongietorria eta berekin solasteko ere aprobetxatuko dute.
Eskutitzak sakelean sartuta, mendira itzuliko da Olentzero eta eskolan, Guraso Elkartearen ekimenez saldu diren errifen zozketa eginen da. Saridunak saskia eramanen du.