Azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Udalak deituta elkarretaratzea egin zen plazan. Herritar andana bildu zen, emakumeen indarkeriaren kontrako jarrera hartu, indarkeria hori errotik kentzeko konpromisoa bere egin eta egun hortan izandako ekintzetan parte hartzeko Udalak egindako gonbidapenari erantzunez. Gisa berean, Udalak bando bitartez, adierazpen bat egin zuen: Berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazten duela, indarkeria sexista mota guziak prebenitzeko eta ezabatzeko bide gisa. Indarkeria sexista salatu eta muturreko indarkeria horren ondorioz, kolpatutako eta hildako emakumeei elkartasuna adierazi nahi izan die.