Abendua ekitaldiz beteriko hilabetea izaten ari da Labiaga Ikastolan. Hilaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aste berezia prestatu zuten. Horren barne, Lesaka eta Elizondoko ikastolekin elkartu eta Ikaspilotan aritu ziren. Bezperan, jaialdi ederra izan zuten. Eta Eguberrietarako, gurasoek Olentzeroak egin dituzte, tartean, Mari Domingi ere bai. Bertzetik, Lesakako ferietako boletoen zenbaki sariduna 266 zenbakia dela jakinarazi dute. Saridunak 948 630172ra deitu.