Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna Toki Ona institutuan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Sonia Iturria

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen azaroaren 25a, eta eguna modu berezian izan zuten gogoan Toki Ona institutuan. Aste horretan talde­ bakoitzak tutoretza orduan gaia landu zuen: bideoak ikusi, mahai-inguruak, lazoak­ prestatu eta talde bakoitzak lelo bat prestatu zuen. Guztien artean pankar­ta haundi­ bat ere osatu zuten eta azaroaren 25eko atsedenaldian patioan­ zintzilikatu zuten –argazkian–. Egun horretan, morez edo lilaz jantzita joan ziren irakasle zein ikasleak­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun