Barbie alaba eta Ranbo semea eduki nahi al dituzu? Izenburu hori duen hitzaldia emanen du Marian Moreno hezitzaileak abenduaren 19an, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik. Berako Kultur Etxean izanen da, 18:00etan, eta Haur Txoko zerbitzua ere eskainiko da. Izen-ematea 948 635036ra deituta.