Ezkontzetan bizikidetza zuzenerako hitzarmena onartu du Udalak. Bortzirietako Mankomunitatean lanean dagoen Kontziliazio eta Berdintasun taldean landutako gaia da eta akordioan etxeko eta familiako ardurak banatzeko konpromisoa hartzen da. Hala, ezkontzen edo izatezko bikote egiten direnei proposamen hau eskainiko zaie.