Su egur loteak etxera eramateko aukera eskainiko du aurten ere Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Interesatuak ortzirala baino lehen 012ra deitu behar du

Jende aunitzek su egurren loteak atera eta etxera garraia­tzeko zail­tasunak dituela ikusita, herritarrei bertze aukera bat emanen die Udalak, loteak aprobetxa­tzeko. Aitzineko urtean bezala, Udala arduratuko da zuhaitzak bota, egu­rra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraia­tzeaz. Pista baz­terrean utzi edo etxe­ko atariraino eramanen lukete, eskatzaileak nahi duen bezala. Loteak bortz toneladakoak izanen lirateke eta 200 euro ordaindu beharko lirateke horretarako.

Interesatuek 012ra deitu behar dute ortzirala, hilak 16, baino lehen. Izen-abizenak, telefonoa eta lotea eraman behar den lekua jakinarazi beharko dira deitutakoan. Loteak esleitu­takoan, 012 bidez deituko da ordain­keta egite­ko­ eta ondotik banatuko­ dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun