Bortzirietako Bai Euskarari zozketako saridunak azaldu dira

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 16a

Blanca Hita igantziarra eta Jose Angel Arzubia dira

Joan den abenduaren 1ean egin zen Bai Euskarari zozketa Bortzirietan, eta dagoeneko atera dira zenbaki saridunen jabeak.

Joan den abenduaren 1ean egin zen Bai Euskarari zozketa Bortzirietan, eta dagoeneko atera dira zenbaki saridunen jabeak.

Lehenbiziko saria, 02.088 zenbakiduna, Igantziko Tania González Aiestaran Farmaziak banatu zuen, eta Blanca Hita igantziarrari egokitu zaio. Saridunak Berako Amaleun arraindegian 60 euroko erosketa egin ahal izanen du.

Bigarren saria, 12.000 zenbakiduna, Berako Irats Trikitixa Eskolak banatua, José Angel Arzubiari egokitu zaio. Berak dastatu ahal izanen du, bertze laguneki batera, Arantzako Burlada jatetxeak eskaniko duen menua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun