Genaro Taldeak antolatutako hirugarren mus txapelketa jokatuko da abenduaren 17an Berako Xuga, Faidel eta Errekalde ostatuetan. Izen ematea larunbatean berean egin behar da, arratsaldeko 16:00ak arte Xuga ostatuan, bikoteko 10 euro ordainduta.
Sariei dagokienez, lehenbizikoa Etxalarko Herriko Ostatuan bi lagunentzako dastaketa menua izanen da. Bigarren saria, cava lote bana, Comercial Satrusteguiren eskutirk, eta hirugarren saria ardo lote bana, Xugaren eskutik.