Lesakako Udalak bilerak eginen ditu herritarrekin Herriko Etxeko aferak zertan diren azaltzeko. Peio Etxabide alkateak aipatu digunez, “Udalak duen zorraz aparte, Indundabilitate Plana, Kultur Etxea, lur ez urbanizagarrien kontua, aurrekontuak eta udalean sartu ginenetik honat zertan aritu garen eta eskuartean ditugun bertze gaiak azaltzeko asmoa daukagu”.
Lehenbiziko bilera abenduaren 15ean, ortzegun arratsaldeko 20:00etan eginen da udaletxeko batzar aretoan, baserritarrei zuzendua.
Biharamonean, abenduaren 16an, Alkaiaga eta Zalain Zokoko bizilagunei zuzendutako bilera eginen da Alkaiagako industrialdean, Cedernaren nabean, ortziral arratsaldeko 18:00etan.
Abenduaren 19an, astelehenarekin, herrian bizi direnentzat eta bertze bileretara joateko modurik izan ez dutenentzat eginen da bilera Udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 20:00etan.