Marian Morenok solasaldi berezia eskainiko du abenduaren 19an Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 19a

Astelehenean 18:00etan “Barbie alaba eta Rambo semea nahi al dituzu?” izenburupean

Ikastetxeetan eman dituen solasaldietan izan duen arrakasta ikusita, Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, abenduaren 19an, astelehen arratsaldeko 18:00etan hasita, Berako Kultur Etxean solasaldia eskainiko du Marian Moreno, hezikidetzan eta ardurakidetzan adituak, “Barbie alaba eta Rambo semea nahi al dituzu?” izenburupean. Hain zuzen, hezikidetzaz, ardurakidetzaz eta jostailu edo opari sexistei buruz arituko da.

Ludoteka zerbitzua ere eskainiko da, aitzinetik 948 635036 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun