Auzolan eguna eta kontzertuak antolatu ditu Berako Kaxerna Gaztetxeak larunbaterako

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 13a

Egun osoan lanean aritu ondotik arratsean Izaera eta Wiilis Drumond taldeek kontzertua eskainiko dute

Abenduaren 17an, larunbat, goiz, arratsalde nahiz gauerako plan ederra antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak. Izan ere, auzolan eguna deitu du eta goizeko 09:00etan hasiko dira igeltsu, elektrizitate, margoketa eta bertzelako lanetan.

Abenduaren 17an, larunbat, goiz, arratsalde nahiz gauerako plan ederra antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak. Izan ere, auzolan eguna deitu du eta goizeko 09:00etan hasiko dira igeltsu, elektrizitate, margoketa eta bertzelako lanetan.

14:00etan dilista jatea izanen dute eta txartelak 5 eurotan salgai daude Katakun, abenduaren 15a arte. Arratsaldean auzolanean segituko dute eta 20:00etatik 22:00etara bokatak jateko aukera izanen da, 3 eurotan. Hain zuzen, barran lan egiteko ere jendea behar da egun horretan eta interesa duenak kaxerna_gaztetxea@hotmail.com helbidera idatzi behar du.

21:30etik aitzinera, kontzertua eskainiko dute Izaera eta Wiilis Drumond taldeek. Sarrera 5 eurotan izanen da.

Azkeneko deialdietan bezala, gaztetxeko bizilagunen etxerako sartu ateriak ez oztopatzeko gibeleko parkinean aparkatzeko deia egin dute gaztetxetik edo bertzela oinez edo bizikletaz igotzera animatu dute.

 

Egutegiak salgai

Bertze aldetik, Kaxerna Gaztetxearen bortz urteetako zenbait argaki biltzen dituen 2012ko egutegiak ere salgai jarri dituzte. Momentuz, Kaxernan bertan, Kantakun eta Botxon dauden eskuragai 10 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun