Espainiako Konstituzioaren egunean ere auzolana egin zen Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 12a

Erdiko Errota eta Onin garbitzen aritu ziren auzolanean. Utzitako argazkia

Herriko Etxean ere lan egun normala izan zen abenduaren 6a

Urriaren 12ko Pilarika eguna bezalaxe, abenduaren 6ko Konstituzioaren eguna ere lan eguna izan zen Lesakako Herriko Etxean. Horretaz gain, auzolana ere deitua zuen Lesakako Udalak, Erdiko Errota eta Oningo kanalak garbitzeko.

Eguraldi euritsuari aurre eginez, hogei bat lagun bildu ziren eta lana gogotik egin ondotik, ongi merezitako hameketakoa ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun