BMX-Skate besta antolatu dute abenduaren 7an Berako Lulu Park-en

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 2a

Asteazken arratsaldetik ortzegun goizera arte luzatuko da besta

Berako Zalain auzoko industrialdean dagoen Lulu Park-en BMX-Skate besta antolatu dute abenduaren 7an. Asteazken arratsaldeko 18:30ean hasi eta biharamoneko goizaldera arte izanen da zer egin eta zer ikusi. Sarrera doan izanen da.

Aipatu bezala, abenduaren 7an, asteazken arratsaldeko 18:30ean hasiko da besta, free jam session batekin. 19:30ean pilotarmp finala jokatuko da. 20:00etan barbakoa izanen da eta 22:00etan BMX Pro erakustaldia.

Behin exibizioa bukatu ondotik, besta amaigabea iragarri dute Lulu Parketik ortzegun goizaldera arte, Djekin. Hain zuzen, Nando, Unai Kox, DJ Kueta, Manuel da Silva eta Editer izanen dira Lulu Parken, gaua girotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun