Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Berez, abenduaren 3a da eguna, baina Nafarroaren besta eguna izateaz gain, larunbata ere badenez, heldu den astelehenera, abenduaren 5era pasatu dituzte ospakizunak.
Egun osoan eginen dira ekitaldiak Berako Ricardo Baroja eskolan eta behin klaseak bukatura, gurasoak ere gonbidatu egin dituzte hainbat jarduera seme-alabekin batera egiteko.
Goizeko 09:10ean geletan pegatinak banatu eta koloreka antolatuko dituzte ikasleak. 09:40ean Ei Txoren mezua adituko dute ikasleek. 10:00etan jolas kooperatiboak eginen dituzte taldetan. 11:15ean gosaria eginen dute eta 12:00etan marrazkien sariak, trikitixak eta dantzak izanen dira.
Arratsaldean filma ikusiko dute ikasleek eta, aipatu bezala, behin klaseak bukatuta, 16:15etik 18:30era, gurasoekin batera pintxoak, paretan murala margotzeko tailerra, kamiseta tailerra (norberak bere kamiseta ekarri behar), talo tailerra, euskal karaokea eta pin-ak eginen dira.
Karaokean entsaiatzeko aukera ere ematen du Ricardo Baroja eskolak, lotura honetan: http://txatxangorria.blogspot.com/2011_10_01_archive.html