Bortzirietako Bai Euskarari zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dira

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 2a

Txartelen jabeek urtarrilaren 13ra bitarteko epea dute mankomunitatearekin harremanean jartzeko

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du. Guztira 12.000 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 1ean zozketa egin da, eta zenbaki saridunak atera dira.

Lehenbiziko zenbaki saritua 02.088 izan da saria, eta Tania González Aiestaran Botikak (Igantzi) banatu du bere bezeroen artean. Saria 60 euroko erosketa da, Berako Amaleun arraindegian egiteko.

Bigarren zenbaki saritua 12.000 izan da, eta Irats Trikitixa Eskolak (Bera) banatu du bere ikasleen artean. Saria Arantzako Burlada jatetxeak eman du, bertan bi lagunendako menua, hain zuzen ere.

Saridunek urtarrilaren 13ra bitarteko epea dute mankomunitatearekin harremanean jartzeko. Horretarako nahikoa da telefonoz deitzea, goizetan, 948634125 zenbakira. Epe horretan ez balira zenbaki saridunak agertuko, sariak eman gabe geldituko lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun