Berako Abesbatzak emanaldia eskainiko du abenduaren 4ean, igandean Donostiako Udaletxeko kapitulu-gelan, Galiziako Etxeak antolatzen duen Queimadaren Kofradiaren ospakizunaren barnean.
Aipatzekoa da Berako Abesbatza Kofradia honetako kide dela 2005. urteaz geroztik. Abesbatzak “Morriña” abesti galiziarra kantatulo du eta horrekin batera, “Baratze bat” eta “The Lion Sleeps Tonight”.
Eguberrien ondotik, 25. urteurreneko CDa
Aitzinera begira, Eguberrietan, emanaldi ttiki bat eginen du Berako Abesbatzak San Jose Zahar Etxean eta Eguberrietako Meza ere kantatuko du San Esteban parrokian. Gero, abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko grabatu nahi duten CDaren prestaketan hasiko dira buru-belarri.