Abenduaren 3an Nafarroaren Eguna eta abenduaren 4ean Euskararen Eguna ospatzen direla-eta, zenbait ekitaldi antolatu dira larunbatean eta igandean Lesakan.
Honela, abenduaren 3an, larunbatean 13:00etan Doneztebeko Mendi Abesbatzak emanaldia eskainiko du Udaletxeko Pleno Aretoan, Nafarroako Gobernuak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako ekitaldian.
Donostia kantuz Agiñan eta herrian
Abenduaren 4rako ekitaldi berezia antolatu du Arrano elkarteak. ‘Donostia kantuz’ taldearekin eta parte hartu nahi duten guztiekin. 12:00etan “Mikel Laboa eta Xabier Lete gogoan” izenburupean kantaldia eginen da Agiñan, bi abeslari hauen zenbait kanta abestuz. 13:00etan herrira jautsi eta karrika buelta kantuz eginen da, Arranotik abiatuta. Gero, bazkalondoan, 18:00ak aldera ere kantuz kantu ibiltzeko aukera izanen da.