Abenduaren 3an kantu afaria antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 30a

Txartelak 10 eurotan eskuratzeko azken eguna azaroaren 30a izanen da

Azken aldiko martxa mantenduz, Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko kantu afaria antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak abenduaren 3an, larunbatean.Euskal kantu zaharrak, ez hain zaharrak eta baita oraingoak ere aditzeko eta kantatzeko aukera polita izanen dute, gitarra doinuen laguntzarekin.

Azken aldiko martxa mantenduz, Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko kantu afaria antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak abenduaren 3an, larunbatean.Euskal kantu zaharrak, ez hain zaharrak eta baita oraingoak ere aditzeko eta kantatzeko aukera polita izanen dute, gitarra doinuen laguntzarekin.

Larunbat arratseko 21:00etan izanen da afaria honako menu honekin: Sarrerakoak, paella, gasna, kafia eta kopa, dena 10 eurotan. Afal ondotik izanen dira kantuak.

Txartelak eskuratzeko azken eguna azaroaren 30a, asteazkena izanen da Katakun.

Berako Kaxerna Gaztetxetik, bizilagunen etxerako sartu ateriak ez oztopatzeko gibeleko parkinean aparkatzeko eskaria egin dute edo bertzela, oinez edo bizikletaz joateko gonbidapena egin dute.

 

Arropa trukatzeko azoka gaztetxean

Etxean soberan dagoen arropari probetxua ateratzeko asmoz, arropa trukearen azoka ere antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak. Astean bi egunez, asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara eta ortziraletan 19:00etatik 20:00etara eginen da azoka, eta mota guztietako arropak balio du, jantziak aprobe­ ­tu eta trukea bultzatzea baita helburua. Gain­ra, doan izanen da.

Gaztetxetik adierazi dutenez, urtarrilera arteko ortziralen batean norbait azokan arduradun gisa aritzeko prest baldin badago, hona idatz dezake: kaxerna_gaztetxea@hotmail.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun