Herritarren afizioak bilduko dira Kultur Egunetan eginen den erakusketan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Igantzi besta giroan izenburupean egin zen joan den urtean Kultur Egunetako erakusketa. Oskar Txoperena

Ekitaldi ugari izanen da bortz egunez

Bertze urte batez, hain­bat ekitaldi antolatu ditu Euskara Batzordeak abendu hasierari begira. Adin guztietako jendearentzako ekitaldiak izanen dira abenduaren 7tik 11ra eginen diren Kultur Egunetan.

 

ABENDUAK 7, ASTEAZKENA

• 20:30ean Agur, Manha­ttan antzezlana eskaini­ko du Xagu Taldeak Baratzondon. Gaur egun, estresak jende aunitz harrapatzen duenez, antzezlan honetan en­presari, etxekoandre, famatu eta abar ikusiko ditugu larri antzean, psikologoaren kontsultan.

 

ABENDUAK 8, ORTZEGUNA

• 11:30etik 20:00etara Igantziarren afizioak erakusketa eginen da Baratzondon, Biltoki elkarteak antolatuta. Hainbat afizioren inguruan eginen da: kirola, pintu­ra, esku­lanak, argazkiak, bildu­mak, bidaiak, laboreak... Erakusketa he­rritarrek utzitako puskekin eginen denez, afizio bereziren bat duenak Biltokikoei jakinarazi beharko die.

 

ABENDUAK 9, ORTZIRALA

• 17:00etan Musika musuka haurrentzako saioa Mattin irudigilearekin, eskolan. Mattinek hau­rrentzako albumetan parte hartu izan du irudiak eginez, eta eskola­ko ikasleekin eginen duen saioan, bere lana erakutsiko du eta haurrek ere parte hartuko dute.

• 19:00etan Marimendi emakumeen mendi taldearen emanaldia Ziberrean. Lehen ere izanduak dira Marimendi taldeko emakumeak Igan­tzin. Orduko hartan 2008an Elbrus (5.642 metro) Kaukasoko mendira egindako irteeraz aritu ziren. Aurtengoan 2010eko irteeraren berri emanen dute: Perun ibili ziren, Andeetan, 5.000 metrotik gorako hiru menditan.

• 17:00etatik 19:00etara eskolako liburutegia eta ordenagailuak erabiltzeko aukera izanen da, nahi duenarentzat.

 

ABENDUAK 10, LARUNBATA

• 16:00etan eta 17:45ean haurrentzako zine emanaldiak Ziberrean.

• 16:00etan Eguberrietako menu berri bat sukaldaritza ikastaroa Iñaki Pikabearekin. Bi ordu­ko ikastaro honetan nahi duen guztiak parte hartzen ahal du. Halere­, gehienez ere 20 lagunek parte hartu ahalko dute. Biltokin izanen da.

 

ABENDUAK 11, IGANDEA

• 18:00etan bizkotxo lehiaketa eginen da Biltokik antolatuta. Ondotik, txokolate beroa eta bizkotxoa eskainiko dira berendatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun