Joan den hilabetean eta hilabete honen hasieran batez ere, ehiztari aunitz ibiltzen dira mendian. Aurten, uso pasa ederrak ikusi ahal izan dira eta batzun batzuek zorte gehiago izan dute bertzeek baino. Tira, usoen ehizarako denboraldia joan da, oilagorretan oraindik ariko da baten bat eta basurde ehizian zaletuak, berriz, oraindik otsailera arte ariko dira.