Bertze urte baten bukaerara ailegatu gara eta bertze urte batez, Udalak, 2012rako, medikuaren kontsulta, Herriko Etxea, ludoteka, baskula eta eskoletako garbiketa zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoa zabaldu du. Proposamenak abenduaren 2ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira Herriko Etxeko bulegoan. Baldintza plegua idazkaritzan dago interesa duenarentzat eskuragarri.