Neska-mutikoek herria hobe ezagutzeko helburuarekin aurten ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa proposatu du Beti Gaztek. LHko eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei herriari buruzko 30 galdera egiten zaizkie eta erantzun-orria abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da ikastetxeetan edo Beti Gazten.