Berangoko Javier Pedro Fernandez Ferrerasek irabazi du Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketa, Rinsu-2 izeneko argazkiarekin. Honela, 300 euro eskuratu ditu. Guzira 38 argazkilarik parte hartu dute, 105 argazki bidaliz.
Bigarren saria, 200 euro, Eibarko Juan Antonio Palaciosek lortu du, Miradarekin eta 100 euroko hirugarren saria Kataluniara joan da, Juan Manuel Gago Grauk erdietsi baitu Jose obrarekin. Kirol argazki hoberenarentzako saria Bergarako Benito Cantero Capezentzat izan da Neila argazkiarekin. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak Beti Gazteren egoitzan daude ikusgai azaroan. Astelehenetik larunbata arte, 19:00etatik 20:30era eta igandetan 11:30etik 13:00etara egonen da zabalik.