Euskal Herriko helduen bertso eskoletako 130 bat lagun bildu ziren azaroaren 12an. Goizean bertso-poteoa egin zen herrian barna eta gero bazkaria Linddurrenbordan. Bazkalondoan giro ederra izan zen eta bertso eskoletako kideek beraien bertso-antzerki umoretsuak eskaini zituzten (argazkian Baztango bertso eskolakoak). Herrira jautsita, bertso saioa izan zen Zialdon, Alaia Martin, Iratxe Ibarra, Julen Zelaieta eta Xabier Silveira bertsolariekin eta Oskar Estangarekin Atxaspin egindako kantu eta dantzekin borobildu zen eguna.