Portu eta Sarasola torturatzeagatik lau guardiazibilen aurkako epaia baliogabetua

Aitor AROTZENA 2011ko azaroaren 23a

Akusazio partikularreko abokatuak, senideak eta TATeko kideak Iruñeko prentsaurrean. Utzitako argazkia

Auzitegi Gorenaren erabakiak torturari ateak irekitzen dizkiola uste du TATek

Gipuzkoako Lurralde Au­zitegiak Igor Portu eta Mattin Sarasola tortura­tzeagatik lau guardia zibilen aurka ezarritako epaia baliogabetu du Auzitegi Gorenak. Torturaren Aurkako Taldearen ara­bera, epai honek torturari eta inpunitateari ateak «parez pare» ireki­tzen dizkio eta jarrera arduragabea erakusten du.

Amaia Izko akusazio partikularreko abokatuak, Portu eta Sarasolaren senideekin batera Iruñean azaroaren 17an emandako prentsaurrekoan epaiaren irakurketa juridikoa egin zuen. Deigarria egin zitzaion Auzitegi Gorenak salaketa aurkeztu zutenak, Igor Portu eta Mattin Sarasola, alegia, ETAko kide izateagatik 2.000 urteko zigorra jaso dutela gogoraraztea eta horregatik euren testigantza zalantzan egon litekeela azpimarratzea. «Bakarrik falta zaio esatea torturak izatea onarga­rria izan litekeela», kritikatu zuen Izkok. Bertzetik, Izkoren erranetan, Auzitegi Gorenak bere egin du segurtasun indarren hipotesia: hala, Gorenak ondorioztatzen du torturen salaketa fal­tsuak egiteak ETAren estrategiari erantzuten diola. Izkoren arabera, argudio hori bereziki arriskutsua da faltsutzat jotzen ahal dituelako tortura salaketa guziak. Horren aitzinean, familiaren eta torturak pairatu zituztenen izenean eramandako akusazio partikularrak baliogabetasun errekurtsoa aurkeztuko du, eta 30 egunen buruan, babes he­legitea Auzitegi Kons­tituzionalean. Europako Giza Eskubideen Auzitegira joateko prest da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun