Herri Liburutegiak eta Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hiru mailatan sailkatu dute, adinaren arabera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 2. maila bitarte.
Gaia librea izanen da eta irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dira. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dute eta Bortzirietako biztanlea izatea beharrezkoa da, baita euskaraz aurkeztea ere. Ipuinak jasotzeko azken eguna abenduaren 2a izanen da eta sari banaketa abenduaren 16an eginen da.