Herriko kirol eta kultur elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Egun hori baino lehen eskaerak Herriko Etxean aurkeztu beharko dira eta Udaletik adierazi dutenez, epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko, ezta Kultur Etxean, Kiroldegian edo e-postaz aurkeztutakoak ere.
Kirol ekitaldiak
Kirol ekitaldien kasuan, bi laguntza mota izanen dira. Alde batetik, denboraldi luzea duten kirol jarduereetara bideratuko da laguntza: liga bat dutenak, urte osoan egiten diren mendi irteerak, astero entrenatzen den kirolen bat... Bertzetik, egun batean egiten diren kirol ekitaldiak subentzionatuko dira.
Denboraldi osoko kirol praktiken inguruan, dirulaguntza onartu eta egun batzuetara egokitutako kopuruaren %50a emanen da, eta urte hondarrean, ebaluazio orria entregatuta, gainerakoa.
Kirol ekitaldia egun bateko kontua denez, egiten den egunetik hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dira ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa. Gero emanen da dirua.
Kultur ekitaldiak
Kultur ekitaldiak egiten diren egunetik hasita, hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dira ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa. Gerora ordainduko zaie.