Suko hautsa zaborrontzietara bota baino lehen itzaltzeko eskatu du Hiri Hondakinen Mankomuni­tateak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Hotza heldu da eta jen­dea hasia da etxeetan sua pizten. Ho­rren harira, Bor­tzirie­tako H­iri Hondakinen Mankomunitatetik ohartarazi dutenez, «hori arazo larria­ izaten ahal da, errau­tsak zabo­rron­tzietara botatzen direlako, eta ongi itzal­tzen ez badira, zabo­rrontzi edo kamioiek su har­tzen ahal dutela­ko». Horregatik, suko hau­tsak zaborrontzira bota baino lehen, busti­tzeko edo ongi itzalita­ daudela ziurta­tzeko es­katu du Hiri Hondakinen Mankomunitateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun