Haurrentzako Ipuin kontalaria eta liburu aurkezpena azaroaren 25ean Berako liburutegian

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Edurne Elizondo herriko kazetariak bere azken liburua aurkeztuko du

Azaroaren 25a, ortziralean, liburutegian goxo egoteko bi ekitaldi antolatu ditu Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak, haurrentzako ipuin kontalaria eta liburu aurkezpena.

Azaroaren 25a, ortziralean, liburutegian goxo egoteko bi ekitaldi antolatu ditu Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak, haurrentzako ipuin kontalaria eta liburu aurkezpena.

Lehenik, 18:00etan, Izaskun Mujika haurrentzako ipuin kontalariak 4 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako “Ipuin bihurriak kontatuko ditu. Ondotik, 19:30ean, Edurne Elizondo Berako kazetariak idatzi berri duen “Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal herrian” liburuaren aurkezpena eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun