Su egur loteak etxera eramateko erraztasunak emanen ditu Berako Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 22a

5 Tonako loteak 200 eurotan emanen dira

Ikusirik jende aunitzek zailtasunak dituela udalak emandako su egurretarako loteak ateri eta etxera garraiatzeko, Berako udalak bertze aukera bat eman nahi die herritarrei lote hauek probexteko, Marisol Tabernak sinatutako bando batean ageri denez.

Aitzineko urtean bezala udala arduratuko da arbolak bota, egurra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Izaten ahal da pista bazterrean uztea edo etxeko atariraino eramatea tokia baldin bada horretarako. Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro ordaindu beharko da. Intesatuek 012 deitu eta lotea eskatu behar dute abenduaren 16a baino lehen honako datu hauek emanez: Izen abizenak, telefonoa eta lotea eraman behar den lekua.

Loteak esleitu ondoren 012 bidez deituko zaie interesatui ordainketa egiteko eta ondotik loteak banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun