Santa Zeziliako kontzertuaren ondotik diplomak eman zitzaizkien Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleei

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 25a

Maider Fagoaga Eugi, Janire Andrés Zapiain eta Oihana Elzaurdia Ariztia musika eskolako ikasleak, gustora bere diploma eta lorea hartu ondotik. Utzitako argazkia

Azaroaren 30ean, saxofoi, klarinete eta tronpeta entzunaldia eginen dira

Azaroaren 22an, asteartean, Santa Zeziliako kontzertua eskaini zuten Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek. Horretaz gain, diploma eta lore bana jaso zuten ikasleek, beraien ikasketen adierazgarri.

Azaroaren 22an, asteartean, Santa Zeziliako kontzertua eskaini zuten Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek. Horretaz gain, diploma eta lore bana jaso zuten ikasleek, beraien ikasketen adierazgarri.

Santa Zeziliako kontzertuan Oihana Elzaurdia eta Ane Berasain kitarrarekin, Irene Martinez pianoarekin, Sara Maritxalar bibolinarekin, Oier Larretxea eta Ibon Irastortza txistuarekin, abesbatza Mari Jose Bergara zuzendaria pianoan lagun zuela eta Oihana Elzaurdia eta Maider Fagoaga trikitixarekin, lehenik banaka eta gero bikote eginez aritu ziren.

 

Saxofoi, klarinete eta tronpeta entzunaldia azaroaren 30ean

Heldu den asteazkenean, azaroaren 30ean, Isidoro Fagoagako udal musika eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute Musika Eskolan, 18:00etatik aitzinera.

Elene Altzugurenek, klarinetearekin J. Hooken “Minueto” eta P. Wastallen “Let’s beguine” joko ditu; Ainhoa Altzugaraik klarinetearekin I. Urbietaren “Txiki txikia” joko du; Jon Etxenikek tronpetarekin “When the saints on marching in” kantu herrikoi amerikarra; Julia Artiedak klarinetearekin Urbietaren “Txantxangorria basoan”; Ainara Pachecok klarinetearekin, “Ixil-ixilik” herrikoia; Jokin Pinatxok saxofoiarekin F.V. Gorp-en “Firts suffle”; Eneritz Zapiainek saxofoiarekin, F.V. Gorp-en “Take off”; Olatz Etxeparek klarinetearekin F.V Gorp-en “There’s always hope”; Oier Zapiainek saxofoiarekin F.V. Gorp-en “Caribean Express”; Unai Amorosek klarinetarekin J.D. Haan-en “Hey Buddy”; Joseba Perezek saxofoiarekin F.V. Gorp-en “Easy man”, Eneritz Zapiainek saxofoiarekin “Castleton garland dance”; Oier Zapiainek eta Joseba Perezek saxofoiarekin, Snellen “Toccata” eta entzunaldia bukatzeko, klarinete taldeak Poultonen “Aura lee” joko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun