Bortzirietako mus txapelketa antolatu du aurten ere Bortzirietako Gorriak peñak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 22a

Lehenbiziko partidak Etxalarko Herriko Ostatuan jokatuko dira azaroaren 25ean eta finalak Eguberri egunean Lesakako Koxkillan

Bortzirietako Gorriak Osasunazaleen peñak laugarren urtez antolatu du mus txapelketa. Azaroaren 25ean, ortziralarekin Etxalarko Herriko Ostatuan jokatuko da (23:00etan); abenduaren 2an, ortziralarekin, Koxkilan (23:00etan); abenduaren 10ean, larunbat arratsaldeko 16:30ean Berako Errekalden; abenduaren 16an, ortziralarekin, Arantzako Pabloenean (23:00etan) eta abenduaren 23an, ortziralarekin, Igantziko Allinean (23:00etan) jokatu ondotik, finala Lesakako Koxkilan izanen da abenduaren 25ean, Eguberri egunean, 18:00etatik aitzinera.

Izen-ematea ostatu bakoitzean egin beharko da eta bikoteak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Banaz bertze, hogei bat bikote aritzen dira herri bakoitzean eta sariak izaten dira hiru lehenbizikoentzako. Gainera, herri bakoitzeko laugarrenarekin batera, Lesakako finalerako sailkatzen dira, beraz, 20 bikote ariko dira Eguberri Egunean Koxkilan. Egun horretan, ikustera ere jende aunitz joaten denez, pareko txapelketa bat ere antolatzen dute, hauek aspertu ez daitezen. Hemen ere, hiru lehenbizikoek sari ederrak lortzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun