Emakumearen aurkako bortizkeriaren nazioarteko eguna gogoratzeko bi ekitaldi antolatu dira Beran

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 22a

Azaroaren 25ean solasaldia eta azaroaren 26an antzerki emanaldia izanen dira

Azaroaren 25ean Emakumearen aurkako bortizkeriaren Nazioarteko eguna gogoratzen da eta egun horren inguruan bi ekimen antolatu dute Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak.

Azaroaren 25ean Emakumearen aurkako bortizkeriaren Nazioarteko eguna gogoratzen da eta egun horren inguruan bi ekimen antolatu dute Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak.

Honela, azaroaren 25ean, ortziralarekin, “Familia mailako erasotzaileen programa Nafarroan. Erasotzaileen ezaugarriak” solasaldia eskainiko du Joxean Echauri Tijerasek, 18:00etatik aitzinera Berako Beralandetan.

Echauri psikologoa eta Nafarroako Gobernuak duen familia-eremuko tratu txar emaileendako anbulatorio eta presondegietako programen koordinatzailea. Ikerkuntza zientifoko artikuluak idatzi ditu eta familia-eremuko tratu txar emaileei buruzko nazio mailako eta nazioarteko biltzarretan ponentzien egile da.

Azaroaren 26an, larunbat arratsaldeko 19:00etan, Trokolo antzerki taldearen “Superheroínas” antzezlana ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da. Hiru pailazo antzezlariek antzeztuko duten ikuskizunean, gaur egungo emakumeen erreibindikazio eta borrokaren ardatzak ikutzen ditu: emakumearen aurkako bortizkeria, agintekeria, zaintzaileen papera, krisia eta bere erlazio zuzena pobreziaren feminizazioarekin, lanaldi hirukoitza, kristalezko sabaia…

Bi ekitaldietan ludoteka zerbitzua ere eskainiko dela jakinarazi dute Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatetik. Horretarako, aitzinetk 948 635036 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun